Mekanika kuantikoaren formulazio matematikoa

Mekanika kuantikoaren formulazio matematikoa, mekanika kuantikoaren formulazio zorrotza ahalbidetzen duten formalismo matematikoen multzoa da. Hauek XX. mendearen hasieran erabilitako matematika abstraktoen formalismo matematikoez baliatzen dira. Estruktura hauetako asko analisi funtzionaletik lortzen dira, matematika puruen arloko ikerketan eraginda. Denbora gutxian, behaketa fisikoen baloreak, energia eta momentua bezalakoak, ez ziren funtzioen balore bezala kontsideratu espazioan, baina bai balore propio bezala. Zehatzago esanda, operadore linealen balio espektralen moduan kontsideratzen ziren Hilbert-en espazioan.

Gaur egun, mekanika kuantikoaren formulazio hauek erabiltzen jarraitzen dira. Deskripzioan zehar egoera kuantikoaren eta behaketa kuantikoaren ideiak daude, zeinak, orain arte erabilitako errealitate fisikoarekin konparatuz oso desberdinak diren . Matematikak esperimentalki neur daitezkeen kantitate askoren kalkulua baimentzen duen bitartean, limite teoriko bat ere existitzen da aldi berean neur daitezkeen balioetarako. Limite hau Heisenberg-ek argitu zuen lehen aldiz pentsamendu esperimental baten bidez, eta matematikoki adierazten da behagarri kuantikoak adierazten duten operadoreen konmutazioan.

Mekanika kuantikoaren agerpena baino lehen banatutako teoria bezala, fisikan erabilitako matematikak analisi matematiko formal baterako erabiltzen ziren, kalkuluekin hasita geometria diferentziala eta ekuazio diferentzial partzialak lortu arte. Probabilitatearen teoria mekanika estatistikoan erabilia izan zen. Geometriak paper garrantzitsua jokatu zuen lehenengo bietan, eta ondorioz erlatibitatearen teoria kontzeptu geometrikoen terminoetan formulatu ziren. Fisika kuantikoaren sorrera 1895 eta 1915 bitartean izan zen, eta teoria kuantikoaren sorreraren aurreko 10-15 urteetan fisikariek pentsatzen jarraitu zuten teoria kuantikoan gaur egun fisika klasikoa deritzogunaren limiteen barruan, eta bereziki egitura matematiko beraren barruan. Honen adibiderik onena, Sommerfeld-Wilson-Ishiwararen kuantifikazio erregelarena da, fase klasikoaren espazioan formulatua izan zena.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search